Txantiloi:2012-22 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mark Zuckerberg at the 37th G8 Summit in Deauville 018 v1.jpg

Mark Elliot Zuckerberg (White Plains, Ameriketako Estatu Batuak, 1984ko maiatzaren 14a) programatzaile eta enpresaburu famatua da, Facebooken asmatzailea. Egun zerbitzu horretako zuzendari exekutibo eta lehendakari da. Aipatutako sarea korporazio pribatutzat eratu zuen Zuckerbergek 2004an Harvard Unibertsitateko zenbait kideren, Konputazio Zientzietako koordinatzailearen eta bere logelakide Eduardo Saverin, Dustin Moskovitz eta Chris Hughesen laguntzarekin.

Harrezkero, mundu osoko pertsonaiarik entzutetsu eta aberatsenetakoa izan da; izan ere, 2007an, Zuckerberg 35 urtetik beherako pertsonarik berritzaileenetakoa izendatu zuten MITen. 2010ean urteko pertsonaia izendatu zuten Time magazine aldizkari estatubatuarrean, eta, hori gutxi balitz, handik urtebetera, 2011n, alegia, bere eskuetan 17,5 bilioi dolarreko dirutza zuela estimatu zen. Bestalde, Vanity Fair aldizkariaren ustez, teknologiaren munduko pertsonarik eraginkorrena izan zen urte horretan bertan, Steve Jobs, Sergey Brin edo Larry Pageren aurretik.

...gehiago irakurri