Txantiloi:2012-30 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ipar-katamotza (Lynx lynx) Europa eta Siberiako tamaina ertaineko katu basatia da. Europako felidorik handiena da ipar-katamotza. XIX. mendearen erdi aldera banaketa zabala zuen Europa osoan, baina giza jardueraren eraginez, leku ezkutu eta helezinenetara baztertua izan da. Euskal Herrian 1936an ehizatu zen azken katamotza Nafarroako Alaitz mendimultzoan. Hala ere, badirudi oraindik Euskal Herriko Pirinioetan, Nafarroan zein Zuberoan katamotzak geratzen omen direla, azken urteetan arrasto-behaketak eta behaketa zuzenak aipatu baitira Iratin, Santa Grazin eta Pirinioetako beste hainbat lekutan. Ez bakarrik Euskal Pirinioetan, baizik eta mendi multzo osoan barrean. Edonola ere, oraindik baleude, Pirinioetara erabat mugatuta leudeke eta galtzeko arrisku larrian. Pirinioetako balizko katamotz hauen iraupenak eztabaida biziza pizten du oraindik ere adituen artean. Batzuek erabat defenditzen dute presentzia hau eta beste batuzek berriz zeharo ukatu.