Txantiloi:2012-32 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dublin (irlanderaz, Baile Átha Cliath edo Duibhlinn) Irlandako Errepublikako hiriburua eta hiri nagusia da, herrialdearen ekialdeko kostaldean kokatuta dagoena. Leinster probintzian dago, Dublingo konderrian.

2006.urtean 505.739 biztanle zituen hiriak, baina inguruko herriak kontutan hartuta biztanleria 1.045.769koa zen, eta Dublingo konderri osoan 1.186.821 biztanle bizi dira.

Dublin hiri izena aitzinirlanderazko Dubh Linn izendapenaren hiberno-normanderako eratorria da, bere esanahia euskaraz Putzu Beltza delarik, hots, dubh ("beltz") eta linn ("putzu"). Historikoki, irlanderazko grafian gaur egungo bh hizkia antzina b hizki gaineko puntu batez idazten zen, Duḃ Linn edo Duḃlinn izenetan bezala.