Txantiloi:2012-35 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Herriko bertako etxabereen arrazak Euskal Herrian edo behintzat beraien banaketa eremuaren barnean euskal lurraldean ere kokatzen diren etxekotutako bertako abereen arrazak dira. Bertakoak esan nahi du bertan sortutako arrazak direla edo bestela kanpotik ekarritako arrazen ondorengo abereak direla, gizakiak egindako hautaketarenen bidez zein tokiz tokiko ingurumenari moldatzeko prozezuan bertan garatuak arraza berriak sortuz.

Haietako zenbait desagertzeko arriskuan daude eremu urriko arrazak direlako, edota beraien kopurua murriztuz joan delako abeltzain eta baserritarrek arrazoi ezberdinak direla medio kanpoko arrazen aberekin trukatzerakoan. Gehienbat produktibitateari lotutako arrazoiak izan dira horiek, baina ez horiek bakarrik.