Txantiloi:2012-38 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Uroa, Europako beste zenbait hizkuntzetan aurochs izenarekin ere ezaguna dena eta Bos primigenius izen zientifikoa duena, garai bateko basa zezenaren espezie bat izan zen, Bos generokoa eta Bovinae azpifamilikoa. Desagertutako abere honen banaketa guneak Europa, Asia eta Iparraldeko Afrika aldea hartzen zituen. Iraultza neolitiko delakoan etxekotze bi prozezu paraleloa eman ziren. India aldean abiatutako oinarrian Bos primigenius namadicus azpiespeziea zegoen, eta haren ondorioz Asiako zebua sortu zen. Eurasiako azpiespezea, Bos primigenius primigenius, egungo etxeko behi arrazen ( bos taurus) mota gehienen arbasotzat hartzen omen da. Ezagutzen diren datuen arabera, azken uroa 1627 urtean galdu omen zen Polonian.