Txantiloi:2012-4 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mikael Agricola (c. 1510 – 1557ko apirilaren 9a) finlandiar elizgizon, idazle eta itzultzailea izan zen; Erreforma Protestantea Suediar Erresuman zabaltzen eginiko lanagatik eta finlandieraz idazten lehenbizikoa izateagatik ezaguna. Ikasketak Vyborgen eta Åbon egin ondoren, Skyte apezpikuak Wittenbergeko unibertsitatera bidali zuen eta bertan, garaiko erreformatzaile eta humanista ospetsuenen giroan ibili zen; Melanchthon eta Luther beraren eskolak jaso zituen. Hauen gomendioak jarraitu eta Åbora itzuli zen, bertan, aldaketei hasiera emateko; hain zuzen ere, Agricola Finlandia osoko aurreneko apezpiku luteranoa bihurtu zen 1554an, eta ezkontzen ere, lehenbiziko apaiza izan zen (50ean).