Txantiloi:2013-27 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Irlandako Errepublika (irlanderaz Poblacht na hÉireann; ingelesez Republic of Ireland) —edo Irlanda nahiz EireEuropa ipar-mendebaldeko Irlandako uhartean dago eta Europar Batasuneko kide da. Gaur egungo Estatu Burujabe modernoa Irlandako uhartearen 5/6en jabe da, banaketa hau 1921ko maiatzaren 3an eman zelarik. Demokrazia Parlamentaria eta Errepublika bat da. Ipar-ekialdetik Ipar Irlandarekin mugatzen du, ekialdetik Irlandar Itsasoarekin, hegoaldetik Zeltiar Itsasoarekin, mendebalde eta iparraldetik berriz Ozeano Atlantikoarekin. Estatuaren izendapen arrunta "Irlanda" da (ingelesez Ireland eta irlanderaz Éire [ˈeːrʲə]), Irlandako Errepublikaren nabarmentzea Estatua eta Uhartearen arteko ezberdintasuna egitea beharrezkoa denean erabili ohi da. 1922ko abenduaren 6an Irlandar Estatu Askea ezarri zen, Irlandari Erresuma Batuarekiko hasierako nolabaiteko neurri txikiko independentzia bat emanaz. 1937ko abenduaren 29an Irlandar Estatu Askeak Irlandaren izendapena hartu zuen. 1949an, Irlanda Errepublika bilakatu zen eta Britaniniar Commonwealth erakundea laga zuen.