Txantiloi:2014-29 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bermeo 1236an sortutako herria da, eta Busturialdeko eskualdean dago, Bizkaian. Urdaibaiko herri populatuena da, 17.000 biztanle inguru baititu, lautik hiru euskaldunak. Hiribilduak "Bizkaiko Buru" titulua izan zuen 1476tik 1602ra.

Bermeok arrantza tradizio handia du, eta herriko ekonomia arrantzaren inguruko sektorean oinarritzen da, arrain-kontserbagintzan gehienbat.

Horrez gain, turismorako leku erakargarri ugari ditu, hala nola Gaztelugatxe, Ertzila dorretxea (Arrantzaleen museoa), Doniene atea eta portua.