Txantiloi:2014-46 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

2014ko Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Giza Katea Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea izan zen, 2014ko ekainaren 8an egina, Euskal Autonomia Erkidegoko erdigunea den Durango eta Euskal Herriaren hiriburu historiko Iruñea loturik. Gure Esku Dago erakundeak abiarazi eta antolatu zuen, eta gure ESKU bidea goiburua izan zuen. Ekimen nagusiaren inguruan beste hainbat ekitaldi ere egin ziren, aurreko asteetan, Euskal Herriko hainbat herritan, hala nola giza kate txikiagoak eta mendi ibilaldiak.

2013ko azaroaren 16an aurkeztu zen Durangon. Ekimen «zabal eta askotarikoa» egin nahi zuten Gure Esku Dago plataformakoek. "Ekimen kolektibo honetan, herritarrek hartuko dute protagonismo osoa, herri gisa gure etorkizuna guk geuk erabakitzeko eskubidea dugula eta eta erabakia herritarroi dagokigula baieztatzeko", adierazi zuten sustatzaileek.