Txantiloi:2014-48 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hegi Babesgarria operazioa (hebreeraz: מִבְצָע צוּק אֵיתָן‎Mivtazh Tzuk Eitan) Israelek Gazako zerrendaren aurka 2014ko uztailaren 8an hasi zuen operazio militarra izan zen. Israel-Palestina Gatazkaren parte da. Operazio militar hau bezalako hiru egon ziren aurretik: 2006ko Udako euriteak operazioan, egun batzuk lehenago Hamasek eta beste milizia batzuek bahitutako Gilad Shalit soldadua askatzea zen helburua. Hilabete iraun zuen erasoaldiak, eta gutxienez 165 palestinar hil zituen Israelgo armadak. Shalit ez zuten aurkitu. Hamasek 2011n askatu zuen soldadua, Israelek gatibu hartutako 1.027 preso palestinar aske uztearen truke. Berun urtua 2008-2009 urteetan izan zen: airetik, lurretik eta itsasotik egin zion eraso Gazari. 40 urtetako sarraski handiena izan zen. NBEren arabera, 1.400 palestinar inguru hil ziren; gehienak zibilak, eta tartean 300 adingabe. Beste 5.000 inguru zauritu zituzten. Israelen aldetik, hamahiru lagun hil ziren. Babeserako oinarria 2012ko azaroan izan zen, gau eta egun bonbardatu zuten Israelgo indar armatuek Gaza. Berun urtuan bezala, Israelen ate-joka zeuden hauteskundeak, eta Hamas Ekialde Hurbileko aliantzetan balantzaka zebilen, Siria, Iran eta Hezbollahen babesa utzita Egiptoko Anaia Musulmanen albora gerturatuz. Israelek erreserbako 75.000 soldadu mobilizatu zituen, eta tankeak ere hedatu zituen Gazarako mugan, baina ez ziren sartu. 169 hildako eta 1.300 zauritu inguru palestinarren artean. Lau israeldar ere hil ziren.