Txantiloi:2014-6 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Deinonychus (grezieraz δεινός, ikaragarria eta ὄνυξ, ὄνυχοςren genitiboa atzapar) Dromaeosauridae familiako dinosauro haragijale generoa izan zen. Espezie bakarra ezagutzen da, Deinonychus antirrhopus. 3,4 metroko luzera zuen eta Kretazeoan bizi izan zen, orain dela 115-108 milioi urte inguru, Aptiar erdialdetik Albiarraren hasierara. Ameriketako Estatu Batuetako Montana, Wyoming eta Oklahoma estatuetan aurkitu dira fosilak, Cloverly Formazioa eta Antler Formazioan. Marylanden hainbat hagin aurkitu dira, baliteke horiek ere Deinonychusenak izatea.