Txantiloi:2014-8 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bigarren Mundu Gerrak Euskal Herrian izandako eragina maila ezberdin eta anitzetan aztertu behar da. Alde batetik, Ipar Euskal Herria gudu-zelai bilakatu zen, Hego Euskal Herria ez bezala. Bestalde, euskal herritarrak borrokalari aktibo zein pairatzaile pasibo izan, gudaren bi alderdietan parte hartu zuten. Gudan ziharduten herrialde nagusien armadetan borrokatu ziren (frantziar, estatubatuar, britainiar, espainiar edota sobietar gudaritzat), Espainiatik ihes egindako errefuxiatu gisara, komunismoaren aurkako borrokalari izanik, Nazio Batuen Erakundea sortzeko ahaleginak eginez edo Mauthausen kontzentrazio-esparruko gizagabekeriak pairatuz.