Txantiloi:2015-24 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Émile Durkheim (Épinal, Frantzia, 1858ko apirilaren 15a - Paris, 1917ko azaroaren 15a) frantziar soziologoa izan zen, soziologia modernoaren sortzaileetako bat.

Soziologia modernoak, Emmanuel-Joseph Sieyès-i eta Auguste Comte-ri esker sortu eta garatu zena, 1848tik aurrera Durkheimi eta hark 1898 urtean sortutako L'Année Sociologique aldizkariaren inguruan bildu zuen eskolari esker izan zuen halako bultzada XIX. mendearen amaieran.

Positibismoaren eskolan hezia, Durkheimek gizarte gertakaria berezko izaera zuen osotasun baten antzera hartzen zuen, hain zuzen zatien batura baina harago dagoen osotasun bat. Definizio horri esker bereizi ahal izan zituen gertaera banakoak eta kolektiboak, sozialak eta psikologikoak, eta hala gizarteak gizabanakoengan duen eragin zedarritzailearen balizko baldintzak azaltzeko funtsak ezarri zituen. "Kanpokotasuna, hedapena eta betetzeko derrigortasuna dira egitate sozialaren ezaugarriak": tesi honek soziologiaren benetako sortzaile bilakatuko du diziplina autonomo eta zientifiko gisa. Durkheimek gaur egun oso ezagunak diren hainbat terminoen sortzaile izan zen, besteak beste anomia eta kontzientzia kolektiboa.