Txantiloi:2015-35 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jack Tripa-ateratzailea (ingelesez Jack the Ripper) 1888ko urtearen bigarren erdialdera Erresuma Batuko Londres hiriburuko Whitechapel auzo txiroan jardun zuen nortasun ezezaguneko serieko hiltzailearen (edo hiltzaileen) ezizena da. Izen hau hiltzailea zela esaten zuen norbaitek Albiste Agentzia Zentralera igorritako mezu batetik hartua da, eta mezu hori gertakariak gertatzen ari ziren bitartean argitaratu zen.

Bere biktimak lepazuri edo emagaldu lanbidea zuten emakumeak izan ohi ziren. Biktima hauetako gehiengoen zintzurra ebakita zegoen, aurretik beren gorpuak moztuak izan zirelarik. Garaiko ikerlarien arabera hiru biktimen gorpuetako barne erraien lekualdatze eta mugitzeak hiltzaileak nolabaiteko medikuntza jakintza bat eta batez ere kirurgia ezagupenak zituela adierazten zuten.

Tripa-ateratzailearen hilketen inguruko kondairak ikerketa historikozko nahasmen konplexu batean bilakatu dira, libreki adierazitako konspirazioaren teoria eta folklorea. Hiltzailerari zegokion baieztatutako nortasun baten faltak ustezko kriminal ugariren inguruko hainbat historigile eta ikerlarien (Riperologoak, ingelesez "Ripperologits") esames eta adierazpenak zilegitu ditu . Garai hartan bere hedapena piskanaka handituz zihoan idatzizko kazetak albiste hau zabaldu eta hiltzailearen nabarmentzea areagotu zuen, batez ere honek bere hilketak burutzen zituen era basatiarengatik, bai eta guzti honen arduraduna atxilotzeko poliziaren ezintasunarengatik ere, batzuetan Tripa-ateratzaileak minutu eskas batzuengatik kausitua izatea sahiesten baitzuen.