Txantiloi:2015-50 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Vlad III.a paldoztatzailea edo Vlad Ţepeş, Vlad Drakula edo Draculea Vlad Drakulen semea (Sighişoara, 1431ko azaroaren 8a - Bukarest, 1476ko abenduaren 14a) Valakia eskualdeko printzea edo vovoida izan zen (gaur egun, Errumaniaren hegoaldean dago lurralde hau). Bram Stoker idazle irlandarrak pertsona historiko honetan oinarrituta asmatu zuen bere izen handiko pertsonaia hilezkorra: Drakula kondea. Etsaien kontrako bere balentriengatik ere oroitua da, otomandarren aurrerapena mozteagatik Europan, baina odolzaletasunak estali du bere irudia.

Vlad III.a hiru gauzengatik egin zen ezaguna: oso ausarta izateagatik (300 gizoneko armada batekin, 120.000 otomandarren aurka borrokatu zen zenbait aldiz —azkenekoan hil egin zen arren—), justiziaren ikuspegi ezin zorrotzagoa izateagatik eta oso ankerra izateagatik garai hartarako ere.