Txantiloi:2016-24 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bankuaren gerra (ingelesez Bank War) Estatu Batuetan izandako gatazka politiko-finantzarioa izan zen, 1832-1837 bitartean Andrew Jackson presidentearen agintaldian gertatua. Gatazka horretan, Jacksonen aldeko errepublikarrek (demokratek) eta Estatu Batuetako Bigarren Bankuko finantza gizonek elkarren kontra jardun eta, ondorioz, banku hori bertan behera geratu zen, eta Andrew Jackson garaile atera. 1913 arte ez zuten lortu nazioarteko mailegari eta finantza gizonek Estatu Batuen finantzen jabetza berriz eskuratzea, Erreserba Federala sortuz (Estatu Batuetako Hirugarren Bankua). Estatu Batuen izaeraren inguruko lehiaren aldetik, jeffersondar eta hamiltondar ikuspuntu desberdinek talka egin zuten.