Txantiloi:2016-51 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Higienea (grekera zaharreko ὕγιεινον (hugieinon) hitzetik, euskaraz «osasun») osasunaren kalterako izan daitezkeen eragileak kontrolatzeko ezagutza, teknika eta jokabideen multzoa da. Higienearen helburuak, garbitasunaz haraindi, gizakien eta berarekin bizi diren animalien gaixotasunak prebenitu eta ongizatea hobetzea da. Zabalago, higienea bizitzaren artea ere badela esan daiteke arlo pribatuan (elikadura, atsedena, oreka pertsonala) eta publikoan (elkartasunezko gizarte-egitura eta naturarekiko errespetua)

Higienea arlo zenbaitetan garatzen da. Higiene pertsonala giza gorputza zaindu eta garbitzeko praktiken multzoa da, norberaren osasun eta ongizatearen alde. Higiene pertsonala kultura elementu garrantzitsua da eta familian ikasi eta praktikatzen da.