Txantiloi:2017-27 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nelson Rolihlahla Mandela (Mvezo, Lurmutur Ekialdea, Hegoafrika, 1918ko uztailaren 18a2013ko abenduaren 5a ) apartheidaren aurkako ekintzailea eta politikaria izan zen. 1994tik 1999ra herrialde horretako presidentea izan zen, hauteskunde demokratikoen bidez hautatutako lehena.

Gaztetatik apartheidaren aurkako aktibista izan zen, eta Afrikako Kongresu Nazionala alderdiko kide. Horrez gain, alderdiaren beso armatua izango zen Umkhonto we Sizwe (MK laburduraz) taldeko sortzaile eta buru izan zen. Fronte Nazionaleko erregimen ultra eskuindar zuriak sabotaiak eta beste delitu batzuk egin izana leporatu zion. 27 urte egin zituen kartzelan, horietako asko Robben Uhartean. 1990 urteko otsailaren 11n askatu zuten, eta ordutik Mandelak elkarrizketa eta adiskidetzea bultzatzeaz gain, arraza ugariko Hegoafrika demokratiko baterako bidearen zati handi bat zuzendu zuen.