Txantiloi:2017-40 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

2017ko Kataluniaren independentzia erreferenduma, ofizialki Kataluniaren Autodeterminazio Erreferenduma, laburbilduz U-1, urriaren 1ean, Katalunian egin asmo den independentzia erreferendum loteslea da. Kataluniako Gobernuak antolatuta, Kataluniako Parlamentuan erreferendumaren aldeko alderdiek gehiengo osoa lortu zuten hauteskundeen ostean gauzatuko da. Galdera hau egingo da erreferendumean: «Nahi al duzu Katalunia errepublika erako estatu independentea izatea?». Espainiako Gobernua erreferendumaren aurka dago.

Espainiako Konstituzio Auzitegiak erreferenduma legez kanpokotzat jo du, eta Estatuko Fiskaltza Nagusiak Espainiako Goardia Zibilari, Espainiako Polizia Nazionalari, Kataluniako udaltzaingoei eta mossoei erreferendumari lotutako ekintza guztiak galarazteko agindu die (hautesontziak kendu, pankartak konfiskatu, eta abar).