Txantiloi:2017-51 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jack Tripa-ateratzailea (ingelesez Jack the Ripper) 1888ko urtearen bigarren erdialdera Londresko Whitechapel auzo txiroan jardun zuen nortasun ezezaguneko serieko hiltzailearen (edo hiltzaileen) ezizena da. Izen hau hiltzailea zela esaten zuen norbaitek Albiste Agentzia Zentralera igorritako mezu batetik hartua da, eta mezu hori gertakariak gertatzen ari ziren bitartean argitaratu zen.

Bere biktimak lepazuri edo emagaldu lanbidea zuten emakumeak izan ohi ziren. Biktima hauetako gehiengoen zintzurra ebakita zegoen, aurretik beren gorpuak moztuak izan zirelarik. Garaiko ikerlarien arabera hiru biktimen gorpuetako barne erraien lekualdatze eta mugitzeak hiltzaileak nolabaiteko medikuntza jakintza bat eta batez ere kirurgia ezagupenak zituela adierazten zuten.