Txantiloi:Gertaerak/10/21
- 1805 - Trafalgarko guda (irudian): Espainia eta Frantziak galdu egin zuten Erresuma Batuaren aurka. Bertan hil zen Horatio Nelson marinel britainiarra.
- 1983 - Metroa berdefinitu zen. Argiaren abiaduran 1/299.792.458 segundotan ibilitako distantzia bezala.
- 1986 - Marshall Uharteek independentzia lortu zuten Estatu Batuetatik.
- 2013 - Giza Eskubideen Europako Auzitegiak bertan behera utzi zuen Parot doktrina delakoa, Ines del Rio euskal herritar presoaren kasuaren harira.