Txantiloi:Gertaerak/8/11
- 1936 - Euskal Pizkundearen bihotza zen Tolosa udalerrian frankistek euskarazko liburuak Gipuzkoa plazan pilatu eta su eman zieten.
- 1952 - Hussein Jordaniako errege izendatu zuten.
- 1960 - Txadek independentzia aldarrikatu zuen.
- 1998 - Donostiako zezen plaza berria inauguratu zen Ilunben.
- 2016 - Maialen Chourraut euskal kirolariak (irudian) Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan ur-lasterretako kayak (k1) modalitateko finalean urrezko domina irabazi zuen. Chourrautena izan zen inoiz euskal emakume batek bakarka lortu zuen lehen urrezko domina.