Euskaraz inprimatutako entziklopediarik zabalena Lur Hiztegi Entziklopedikoa da. 10 liburuki zituen, eta beste hiru gehigarri izan zituen, hau da, 13 liburuki guztira.
Sarean eskuragarri dagoen kopia jaitsita, 3.411.896 hitz zituen entziklopedia horrek.
2024ko otsailaren 29an Euskarazko Wikipedian 430.839 artikulu eta 84.464.131 hitz zeuden. Hau da, 196.05 hitz zeuden artikuluko.
Lur Entziklopedian, batezbesteko, 262.453 hitz zegoen liburu bakoitzean.
Beraz, Euskarazko Wikipedian dagoen testua gaur egun Lur Hiztegi Entziklopedikoko&0000000000000321.800000321,8 liburukik adina okupatuko luke, diseinu berbera eta argazki kopuru berbera erabilita. Era berean, erreferentziak ez lirateke agertuko entziklopedia idatzian.