Txantiloi eztabaida:Frantziako udalerri infotaula

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Aupa, egun on! Txantiloi honi begiratu bat ematen ibili naiz eta konturatu naiz kantonamenduaren inguruko informazioa falta zaiola. Neure kabuz jartzen ahalegindu naiz baina ez dut lortu, informazio hori eransteak orain arte egindako Frantziako udalerri guztien artikuluen txantiloiak izorratzea suposatuko lukeelako. Inork al daki nola erantsi informazio hori beste artikuluak txukun utzirik? Mila esker. Tximist - Zer berri? 11:25, 25 Maiatza 2008 (UTC)

Kantoia/Kantonamendua[aldatu iturburu kodea]

Kantoia eta kantonamendua gauza bera dira, baina zuzenena kantonamendua da. Infotaulan biak agertzen dira, beraz kantoi ezabatu eta kantonamendu utzi beharko da.--An13sa 19:42, 9 Azaroa 2010 (UTC)

Kokapen mapak[aldatu iturburu kodea]

Norbaitek alda dezake kodea, bertan beste kokapen mapa batzuk erabili ahal izateko (Okzitaniakoa edo departamentuetakoa, adibidez...). Ni saiatu naiz, baina ez dut ezer lortu :-( --Janfri; bai esan? 17:47, 13 Maiatza 2011 (UTC)