Txantxangorriaren Karaoketeka
| Txantxangorriaren Karaoketeka | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Gabi de la Maza |
| Sorrera-urtea | 2008 |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | euskara |
| Kokapena | |
| Jabea | Gabi de la Maza |
| Argumentu nagusia | Karaokea |
| Euskaraz | |
| Euskaraz | Bai |
| txantxangorria.eus | |
Txantxangorriaren Karaoketeka euskal kantugintzako 2.500 abesti baino gehiago karaokerako prestatuta eskaintzen dituen webgunea da.[1][2]

Gabi de la Mazak irakasleak 2008an hasi zen sortzen bideo bilduma hau txantxangorri izengoitiarekin. 2005. urtetik aurrera. Euskarazko barnetegietan erabiltzeko hainbat karaoke sortuta zituen, ikasleekin egonaldietan erabiltzeko. 2008an, ikasleek eskatuta, Youtubera igotzen hasi zen. 2019an bi kanal zituen, eta bien artean 2.500 abesti baino gehiago daude. Lehenengo hamaika urtean, gune horrek milioi bat bisita baino gehiago jaso zituen, eta harpidedunak 80.000 mila baina gehiago dira bien artean.[3]
TBX.eus atariak euskarazko kanalek jaso dituzten bisitak zenbatzen ditu, eta egunean, astean, hilean, urtean… gehien ikusi diren euskarazko bideoak zein izan diren adierazten du. 2017an Txatxangorria-Euskal Karaokeak laugarrena izan zen bisitatuenen artean.[4]
Txantxangorriaren Karaoketekan 2.500 abesti horien bideoak autorez, tituluz edo gaiaz lortu daitezke txantxangorri.eus atarian.[5]
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018: Interneten egindako lan onenaren Argia Saria jaso zuen.[6]
- 2012: Gabi de la Mazari omenaldia Gorlizko Euskararen egunean.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Elustondo, Miel Angel. (2018-04-29). «Gabi de la Maza: "Euskal musikaren arkeologiak asko motibatzen nau"» Argia (kontsulta data: 2019-08-23).
- ↑ «Txantxangorria-Euskal karaokeak» Txantxangorria-Euskal karaokeak (kontsulta data: 2019-08-23).
- ↑ «Bihotzeko Fonoteka: Gabi de la Maza» www.eitb.eus (Euskadi Irratia) (kontsulta data: 2019-08-23).
- ↑ «Bideon artxibo urteka: 2017 - TBX.eus» tbx.eus (kontsulta data: 2019-08-23).
- ↑ «Txatxangorriaren karaoketeka. Zerrenda abestiaren arabera.» Txantxangorria-Euskal karaokeak (kontsulta data: 2019-08-23).
- ↑ «Interneten egindako lan onenaren Argia Saria Gabi de la Mazari eman diote» txantxangorria (kontsulta data: 2019ko abuztua).[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txantxangorria.eus, Gabi de la Mazaren webgunea.
- Youtubeko Gabi de la Maza kanala. 55.850 harpidedun 55.850 harpidedun
- Youtubeko Euskal Karaokeak kanala. 29.937 harpidedun (2019-08-23)
- @maza_gabi, Twitterreko kontua.