Txaplasta
Itxura
Txaplasta (teknikoki epostrazismo deitua[1]) uraren ertzean egin ohi den denbora-pasa edo jolas bat da. Helburua errekarri bat hartzea da, eta uraren gainazalerantz botatzea, hura ukitzerakoan salto egin dezan saiatuz. Antzinako Grezian jada existitzen zen, Homerok jolasari buruz idatzi baitzuen. Lehiaketa moduan ere antola daiteke, nork salto gehien lortu harria uretan sartu baino lehen. Errekorren Guinness Liburuaren arabera Kart Steinerrek lortu zuen 2013an munduko errekora, 88 saltorekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pollux, Julius; Dindorf, Wilhelm. (1824). Onomasticon. Leipzig : Kuehn (kontsulta data: 2025-06-17).