Edukira joan

Txartaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea


Txartaketa aurretik arteztutako piezei egiten zaien superakabera-prozesu bat da. Txartaketa txirbil harroketa eta material urratzaileak erabiliz lortzen da. Prozesu honen helburua piezaren doitasuna, gainazaleko kalitatea eta bere makrogeometria hobetzea dira.

Orokorrean barne-diametraok artezteko erabiltzen da; prozesu hau harri txartatzaileak erabiliz gainazaleko akatsak kendu eta gainazala leuntzean datza. Bielen, barne-diametroen, engranajeen...fabrikazioan erabiltzen da. Txartaketak, beraz, gainazaleko akabera aldatzen du; ez du piezaren geometria aldatzen.

Txartaketan erabilitako erremintak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Buru hedagarria

Txartaketan erabilitako erremintak harri edo barreta urratzaileak dira; erreminta hauekin gainazal doiagoak lortzen dira eta artezketako markak ezabatzen dira. Harri edo barreta hauek buru hedagarri baten gainean jartzen dira, buruak eskuinerantz biratzen du eta txartatu beharreko materialean zehar goranzko edo beheranzko aitzinapen_mugimenduaz higitzen da.

Harri edo barreta hauek ale urratzaile edo aglomeratzaileez osaturik daude eta alearen tamaina hazbeteko galbaheko sare kopuruaren araberakoa da. Txartaketan erabilitako aleen tamaina 80 eta 600 artean dago. Zenbat eta handiagoa izan zenbakia orduan eta finagoa da alea; gainera, zenbat eta finagoa izan alea orduan eta leunagoak izango dira txartatutako gainazalak.


Material urratzailea piezaren ezaugarrien arabera aukeratzen da. Material erabilienak Alundum(Al2O3), Silizio karburoa edo Carborundum(CSi) dira. Erremintaren bizitza luzatzeko eta errentagarriagoa izateko argizari edo sufreaz tratatzen dira; ingurumenari kalterik ez egiteko argizaria erabili ohi da.

Aglomeratzaileari esker, ale urratzaileak ez dira harri edo barretatik askatzen mozte-prozesua hasi baino lehen, prozesu honen bidez aleak askatu egiten dira eta. Aglomeratzailea ale hauetatik askatzean, ale hauen azpian ale berriak agertzea eragiten du, honi autozorrozketa deritzo.

Txartaketan moztea leunagoa izateko eta askatutako materiala kentzeko, olio mota bereziak erabiltzen dira. Olio hauen iragazpenarekin kontu handia izan behar da; izan ere, iragazi gabeko partikulek gainazalean arrastoak utzi ditzakete.

Testu hau gaztelaniazko "Bruñido" testuaren itzulpena da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]