Txeke gurutzatu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txeke gurutzatua txeke mota bat da[1][2][3].

Aurrealdean eta diagonalean jaulkitzaileak edo edukitzaileak marraztutako bi marra paralelo dauzkan txekea. Bi marra horien artean kreditu-erakunde baten izena idazten bada, erakunde horretan bakarrik kobra daiteke txekea; bestela, bi marren artean "eta konpainia" jartzen bada, edozein kreditu-erakundetan kobra daiteke. Baina, beti, banku-kontu batean abonatuz kobratu behar da, inoiz ere ezin da eskudirutan kobratu.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Tipos de cheques: al portador, nominativo, cruzado, conformado, del viajero...» Rankia 2016-07-28 (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  2. Marín, José M.. (D.L. 2011). Economía financiera. Antoni Bosch ISBN 978-84-95348-82-1. PMC 795926741. (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  3. (Gaztelaniaz) DELSOL, Software. (2019-06-12). «▷ Cheque cruzado ¿Qué es?» www.sdelsol.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  4. Euskalterm: [Banka eta Aurrezkia Hiztegia ] [2019]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]