Txekiako Errepublikako Liburutegi Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txekiako Errepublikako Liburutegi Nazionala
Národní knihovna České republiky
Txekiako Liburutegi Nazionala 2011an.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Txekia
Hiria Praga
Historia eta erabilera
Irekiera1622
Arkitektura
Objetu kopurua7.654.504, 21.394 Eskuizkribu, 4.200 Inkunable, 1.242, 1.242, 0 eta 0
Kontaktua
E-postamailto:sekret.ur@nkp.cz
Webgune ofiziala

Txekiako Errepublikako Liburutegi Nazionala (txekieraz: Národní knihovna České republiky) Pragan dagoen Txekiako liburutegi nagusia eta zaharrena da. Kultura Ministerioaren menpe dago. Fondoetan ia zazpi milioi dokumentu ditu eta urtero 70.000 ale berri jasotzen ditu. Liburutegia Pragako Clementinumen dago egokituta, hiriaren alde historikoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. mendean Praga hiriaren alde historikoan, dominikarren monastegian, Studium generale eskola sortu zen. XIV. mendean eskola eta bere liburutegia Univerzita Karlova delakoarekin bildu zen (Pragako Unibertsitate Karoldarra). Pragako unibertsitatea ere XIII. mendean sortua zen eta liburutegi desberdinak zituen. 1556an jesuita talde batek monastegiaren gainean barnetegi bat eraiki zuen, Clementinuma. 1622an jesuitek Pragako unibertsitatearen kudeaketa eskuratu zuten, bertako haren liburutegi guztiena. Orduan, liburutegi horiek guztiak Clementinumen bildu zituzten.

1773an, jesuitak kanporatuak izan ziren eta unibertsitatea estatuko instituzio bihurtu zen eta haren liburutegia, Maria Teresa I.a Austriakoaren aginduz, Inperioko liburutegi izendatu zuten.[1]

1918an liburutegiaren kontrola Txekoslovakia berriaren esku gelditu zen. 1924an Slovanská knihovna (Liburutegi eslabarra) sortu zen, 1929tik Clementinumera igaro zena hau ere. Gaur egun han darrai, Liburutegi Nazionalaren esparru autonomo moduan.

1935ean liburutegiak izenez aldatu zuen, Národní a univerzitní knihovna, hau da Liburutegi Nazionala eta Unibertsitarioa. Halaber, publikazio berri guztiek ale batzuk derrigorrez liburutegiari eman beharreko agindua kaleratu zen. 1939an, Alemaniaren okupazioaren ondorioz, unibertsitateak itxi egin ziren baina liburutegiak 1941 arte martxan jarraitu zuen.

1990ean gaur egun den izena jaso zuen liburutegiak. 2005eko irailean Unescok ematen duen Jikji Munduko Memoria saria jaso zuen; lehendabiziko instituzioa izan zen sari hori jasotzen, saria 2004an sortu baitzen.[2] 2012tik Hostivař auzunean eraikin erantsi bat du.

Clementinum irakurketa gela zaharra.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txekiako Errepublikako Liburutegi Nazionala Aldatu lotura Wikidatan