Txekiar Errepublikako Liburutegi Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txekiako Liburutegi Nazionala» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Txekiako Liburutegi Nazionala
Klementinum, východní vchod.jpg
Txekiako Liburutegi Nazionala 2011an.
(kokalekuaren datuak falta dira)
Kokapena
Lurraldea  Txekia
Herria Praga
Helbidea Národní knihovna České republiky. Klementinum 190. 110 00 Praga 1
Koordenatuak 50° 05′ 12″ N, 14° 24′ 57″ E / 50.08666667°N,14.41583333°E / 50.08666667; 14.41583333Koordenatuak: 50° 05′ 12″ N, 14° 24′ 57″ E / 50.08666667°N,14.41583333°E / 50.08666667; 14.41583333
Arkitektura
Garaia 1622.
Webgunea
https://www.nkp.cz/ Txekiako Liburutegi Nazionala

Txekiako Liburutegi nazionala (txekieraz: Národní knihovna České republiky) Pragan dagoen Txekiako liburutegi nagusia eta zaharrena da. Kultura Ministerioaren menpe dago. Fondoetan ia zazpi milioi dokumentu ditu eta urtero 70.000 izenburu berriak jasotzen ditu. Liburutegia Pragako Clementinumen dago egokituta, hiriaren alde historikoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. mendean Praga hiriaren alde historikoan, dominikarren monastegian, Studium generale eskola sortu zen. XIV. mendean eskola hau bere liburutegiarekin Charles Universityarekin bildu zen. Pragako Charles Universitya ere XIII. mendean sortua zen eta liburutegi desberdinak zituen. 1556an jesuita talde batek monastegiaren gainean barnetegi bat eraiku zuten, Clementinuma. 1622an jesuitek Charles Universityren kudeaketa eskuratu zuten eta haren liburutegi guztiak. Orduan, liburutegi horiek guztiak Clementinumen bildu zituzten.

1773an, jesuitak kanporatuak izan ziren eta unibertsitatea estatuko instituzioa izatera igaro zen eta haren liburutegiak, Maria Teresa I.a Austriakoaren aginduz, Inperioko liburutegiaren izendapena jaso zuen.[1]

1918an liburutegiaren kontrola Txekoslovakia berriaren kontrolpean gelditu zen. 1924an Slovanská knihovna (Liburutegi eslabarra) sortu zen, 1929tik Clementinumera igaro zena ere bai. Gaur egun han darraio, Liburutegi Nazionalaren esparru autonomo moduan.

1935 liburutegiak izenez aldatu zuen,Národní a univerzitní knihovna, hau da Liburutegi Nazionala eta Unibertsitarioa. Halaber, publikazio berri guztiek ale batzuk derrigorrez liburutegiari eman beharreko agindua kaleratu zen. 1939an, Alemaniaren okupazioaren ondorioz, unibertsitateak itxi egin ziren baina liburutegiak 1941 arte martxan jarraitu zuen.

1990an gaur egun denominazioa jaso zuen liburutegiak. 2005eko irailan Unescok ematen duen Jikji Munduko Memoria saria jaso zuen; lehendabiziko instituzioa izan zen sari hori jasotzen zeren eta sariak 2004an sortu baitzen.[2] 2012tik Hostivař auzunean eraikin erantsi bat du.

Clementinum irakurketa gela zaharra.

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txekiar Errepublikako Liburutegi Nazionala Aldatu lotura Wikidatan