Txeliabinsk oblasta

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:28, 26 urtarrila 2016

Txantiloi:Probintzia orokor infotaula Txeliabinsk oblasta (errusieraz: Челя́бинская о́бластьtranslit.: Chelyabinskaya oblast) Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat zehazki, Uraletako Barruti Federalean kokaturik dagoena. 87.900 km²ko eremua du, eta 2010ean 3.476.217 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Txeliabinsk hiria da.

Geografia

Txeliabinsk oblasta Errusiako erdi-mendebaldean dago, Europa eta Asiaren arteko mugan. Hego-ekialdean Kazakhstanekin du muga, Orenburg oblastarekin hegoaldean, Baxkortostanekin mendebaldean, Sverdlovsk oblastarekin iparraldean eta Kurgan oblastarekin ekialdean.

Uralen ekialdeko saihetsean kokaturik dago. Ekialdeko muturra Mendebaldeko Siberiako ordokian hedatzen da. Mendietan pinu, izei eta urki basoak daude. Ekialdeko ordokian estepa dago, eta urki basotxoak iparraldean[2].

Ekonomia

Lur azpia mineraletan aberatsa da: burdin, titanio, nikel, urre, lignito, kobre, zink eta kromita[2]. Enpresa ugari aritzen dira mineralak erauzten eta prozesatzen. Garrantzitsuena Magnitogorskeko Metalurgia-gune Konbinatua edo MMK (errusieraz: Магнитогорский металлургический комбинатtranslit.: Magnitogorski metallourguitcheski kombinat) da.

Banaketa administratiboa

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txeliabinsk oblasta Aldatu lotura Wikidatan