Txelo Ruiz Vazquez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Txelo Ruiz Vazquez
Txelo Ruiz.jpg
Bizitza
Jaiotza IrunAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "["
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak informatikaria, ikertzailea eta irakaslea
Lantokia(k) Donostia
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Kidetza Udako Euskal Unibertsitatea
E-makumeak
www.sc.ehu.es/ccwrobot/seccion/kideak/subseccion/txelo-ruiz eta www.ehu.eus/es/web/idazkaritza-nagusia/ikasleen-eta-enplegagarritasunaren-arloko-errektoreordea

Txelo Ruiz Vazquez (Irun, Gipuzkoa) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean. EHUko Informatika Fakultateko dekanordea izandakoa da eta Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailaren burua ere bai. 2017tik Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Nekane Balluerka errektorearen taldean.[1]


Ikerlaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informatika Fakultateko Robotika eta Sistema Autonomoen taldean (RSAIT) aritzen da ikerketan. Talde honek robot mugikorrak eta ikasketa automatikoa uztartuz lan egiten du. Beren robotak martxan erakusten dituzten hainbat bideo eskaintzen dituzte.[2] Hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du. Nazioarteko 30 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[3]

Irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekarpen nabarmenak egin ditu alde pedagogikotik, konputagailuen teknologiako irakasgaietan (Sistema digitalak eta Zirkuitu elektrikoak) ikasleen motibazioa pizteko eta hauen parte hartzea sustatzeko,[4][5] batez ere irakaskuntza arazo eta proiektuen bidez eta ikasleen arteko lankidetzaren bidez planteatzen duten metodologiak aplikatuz.[6][7]

UEUkidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEUkidea da eta bertan hainbat ikastaro eta hitzaldi eman ditu.[8]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

e-makumeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez. [10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]