Txente García Acosta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txente García Acosta

Bizitza
JaiotzaDonostia1972ko abuztuaren 4a (51 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta kirol zuzendaria
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Movistar Team 1995-2011
 
Pisua76 kilogramo
Altuera186 zentimetro
IMDB: nm12640033 Edit the value on Wikidata

Jose Vicente "Txente" Garcia Acosta (Pasaia, Gipuzkoa, 1972ko abuztuaren 4a) txirrindulari profesional ohia da.

Gipuzkoan jaio arren Tafallan hazi zen. 1995ean profesionaletan debutatu zuen eta beti Eusebio Unzué eta José Miguel Echavarriren taldeetan aritu da. Ahalmen handiko ordokilaria da eta taldeko liderren (Abraham Olano, Chaba Jimenez, Alex Zulle, Francisco Mancebo, Alejandro Valverde...) luxuzko laguntzailea izan da. Frantziako Tourreko etapa bat irabazi du eta Espainiako Itzuliko bi. 1998an Eddy Merckx Sari Nagusia irabazi zuen Abraham Olano lagun zuela.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000ko Frantziako Tourreko 13. etapa irabazi zuen ihesaldi baten ondorioz Draguignanen, Nicolas Jalabert (ONCE-Deutsche Bank) eta Pascal Hervé (Polti) frantziarrei aurrea hartuz. Tour honetan Francisco Mancebo bere taldekidearentzat ere lan egin zuen, honako honek azken sailkapen orokorrean bederatzigarren postua eta gazte onenaren saria lortu zuelarik. Txente 53. sailkatu zen Parisera iristean, Tourreko bere sailkapenik onena hau izan zelarik.

García Acostak 2011ko Espainiako Itzuliko 5. etapan, lasterketa utzi behar izan zuen, eroriko batean besaurrealdean eta saihets batean hainbat haustura eraginda. Aste batzuk geroago, hausnartu ondoren, 39 urte betetzear zegoela, karrera profesionalari amaiera ematea erabaki zuen. Espainiako hamabost Vueltan eta Frantziako hamabi Tourretan partu hartu ondoren.

Jose Vicente Garcia Acostak 8 garaipen lortu zituen bere ibilbide profesionalean.

Erretiratu eta hilabete batzuk geroago, Movistar taldeko staff teknikoan Italiako Giroan aritu zen (korrikalaria zenean sekula lehiatu ez zuen lasterketa).

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketa 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011
Italiako Giroa
Frantziako Tourra UT UT 68. 53. UT 122. 125. 86. 148. 113. 91. 138.
Espainiako Vuelta 62. 48. 53. 63. 111. 75. 108. 106. 72. 104. 124. 119. 137. 115. UT
Munduko txapelketa 80. 13. UT 73.

—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txente García Acosta Aldatu lotura Wikidatan