Txerri-grisola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txerri-grisola
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaTuberaceae
GeneroaChoiromyces
Espeziea Choiromyces maeandriformis
Vittad., 1831

Txerri-grisola (Choiromyces meandriformis) Tuberaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Espezie honekin kontuz ibili behar dugu, toxikotzat jotzen baita oso purgatzailea delako eta gastroenteritisaren antzeko urdail-arazoak sortzen dituelako, beherako handiak eragiten ditu.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Tamaina handikoa, 5 eta 12 cm artekoa. Patata baten itxura biribildua du, kolore zurixka-grisaxka, arre argia edo arre-gorrixka du. Peridioa leuna, irregularra, pitzatua glebaren hazkunde azkarraren ondorioz, intsektuen edo gastropodoen higadurak eragindako hutsuneak dituzte.

Haragia: Gleba gogorra da, hasieran zurixka, gero horixka; lehortzean, okre koloreko zain bihurriak ikusten dira, meandroen antzekoak, hortik datorkio espeziearen izena. Gaztetan usain gabea, heltzean , usain aromatiko handia hartzen du, ez oso atsegina.[2]

Etimologia: Choiromyces terminoa grekotik dator, txerriak bilatzen dutelako: zerri-perretxikoa. Meandriformis epitetoa glebaren meandro itxurako diseinuagatik da.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Digeritzeko zaila, urdaileko arazoak eraginez, eta ondorio libragarriak ditu.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chiromyces gangliformis delakoarekin, hau txikiagoa da eta onddo helduaren usaina du, jangarria.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenaren hasieran, mota guztietako basoetan, bereziki pagoen azpian, lur karetsuetan. Lur azpiko espeziea da, nahiz eta sarritan azaleratzen den eta agerian geratzen den.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 781 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 326 or. ISBN 84-7173-211-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 532 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 577 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]