Txerto hirukoitz biriko
Itxura
Txerto hirukoitz biriko | |
---|---|
Mota | Txerto moteldu eta combined vaccine (en) |
Erabilera | |
Marka komertziala | Priorix (en) eta M-M-RVAXPRO (en) |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D022542 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Txerto hirukoitz birikoa[1] hiru gaixotasun biriko prebenitzeko (elgorria, errubeola eta hazizurria) erabiltzen den txerto konposatua da. Txerto honek aipatutako gaitzak eragiten dituzten birusak ditu, indargabetuak edo motelduak.
Euskal Herrian eta munduko herrialde gehienetan ume guztiei ematen zaie txerto hirukoitz hau, bi dositan: lehenengoa urte batekin eta bigarrena 4 urteekin.
Txerto honi esker elgorria, hazizurria eta errubeolaren intzidentzia asko jaitsi da herrialde gehienetan. 1970eko hamarkadaren hasieran hasi zen erabiltzen AEBetan eta Europan, eta gaur egun mundu osoan aplikatzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2009]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |