Txetxu Urbieta
Itxura
| Txetxu Urbieta | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Azpeitia, 1968 (57/58 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria eta irrati-esataria |
Txetxu Urbieta (Azpeitia, 1968) Euskadi Irratiko kirol sailaren arduraduna da 2012tik eta aurkezle lanak egiten ditu Hiru Erregeen Mahaia kirol irratsaioan.
Euskadi Irratian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urbietak kazetaritza ikasi zuen EHUn, Leioan,[1] eta Euskadi Irratian 1990ean hasi zen, bekadun.[2] Hiru Erregeen Mahaia kirol magazinaren arduradunetakoa izan zen urteetan eta 2006an EITBren Iparragirre saria irabazi zuen irratsaio horregatik.