2024ko DANAren uholdeak hondamendi natural bat izan ziren Espainian, maila altuetan tanta hotz batek (DANA) eragindakoa. Tanta hori 2024ko urriaren 29an hasi zen Espainiako ekialdean, eta Aragoiko, Gaztela-Mantxako, Andaluziako, Kataluniako eta Valentziako autonomia-erkidegoetako zonaldeetan eragin desberdina izan zuen.
Ekaitza hain gogorra izan zen, non euri zaparrada itzelak eragin baitzituen, 600 l/m² baino gehiago pilatuz. Horrek ibai eta erreka ugari gainezka egitea eragin zuen, eta, ondorioz, uholde batzuk sortu ziren, eta bereziki katastrofikoak izan ziren Valentziako probintzian. Herri askotariko kaleak, errepideak eta etxeak urpean geratu ziren, trafiko arazo larriak eta kalte materialak sortuz.
Zer nolako eragina izan du?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Turia ibaiaren ibilgua 1965 eta 1973 urteen artean eraiki zuten, 1957ko uhaldi handiaren ondoren, hiria urez bete ez zedin. 2024ko Danan, ibilgua urez bete zen eta Valentzia hiria uholdeetatik babestu zuen, kalte handiagoak saihestuz
Tragedia handia izan zen, 211 hildakoekin eta hainbat pertsona desagertuekin. Tragedia honek 68 udalerriri (probintzia baten barruko eremuak) eta 845,000 pertsonari baino gehiagori eragin zion. Kopuru hori Valentziak
o biztanleria osoa baino handiagoa zen, Espainiako hirugarren hiri handiena baita.
Copernicus satelitea izeneko tresna bat erabili zen, hondamendiak uholde gisa aztertzen laguntzen duena, kalteak hobeto ulertzeko. Satelite horri esker, jakin zen 500.000 pertsona baino gehiago bizi zirela gunerik kaltetuenetan, eta 75.000 pertsona inguru kaltetu zituen urak. Zonalde kaltetuenetako batean, Erribera izenekoan, 11,000 pertsona inguru kaltetu ziren.
Gainera, azpiegitura asko suntsitu ziren, 650 kilometro errepide eta 20 kilometro trenbide, esaterako.
Zein lekutan erangin zuen?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Valentziako Leku askotan eragin zuen eta gainera dena suntsitzen joan zen hasi zenetik. Zonalde kritikoak hurrengoak izan ziren: Alaquàs, Albal, Aldana, Alfafar, Algemesí, Benetússer, Beniparrell, Catarroja, Chiva, Llocnou, Massanassa, Paiporta, Picanya, Sedaví, eta Utiel auzoa. Oso kaltetuak izan ziren lekuetako batzuk hauek dira: l’Alcúdia, Alginet, Buñol, Catadau, Cheste, Godelleta, Guadassuar… Ondoren, kaltetuak izan zirenak: Alberic, Alborache, Alfarb, Benifaió, Camporrobles, Carcaixent, Carlet, Castelló… Eta bukatzeko, oso gutxi kaltetuak izan direnak hauek dira horietako batzuk: Alcàsser, Alzira, Benimodo, Benimuslem, Bugarra, Caudete de las Fuentes, Dos Aguas, Fortaleny…
Egoera nola konpontzen hasi zen?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]DANAren ekaitz handiaren ondoren, jende askok bat egin zuen etxeak eta gauza garrantzitsuak galdu zituztenei laguntzeko. Jendeak hondatzen ez zen janaria eman zuen, arropa, higiene-produktuak, xaboiak, botikak, eta haurtxoentzako gauzak, hala nola pixoihalak, biberoiak eta jostailuak. Animalientzako janaria ere eman zuten, eta horiek ere kaltetuak izan ziren. Gainera, jende askok tanpoiak eta konpresak eman zituen, gauza horiek oso beharrezkoak baitira emakumeentzat.
Gauzak emateaz gain, jende asko atera zen kaleak eta etxeak garbitzera, lokatzez eta hondakinez bete baitziren. Psikologo batzuek gertatu zena baino hobeto sentitzen lagundu zieten pertsonei. Argiketariek eta iturginek ere konpondu zuten etxeetan hautsitakoa.
Boluntario asko egon dira leku ezberdinetan. Laguntza hori errazteko, boluntario talde ezberdinak bi plataforma desberdin sortu dituzte languntzak kudeatzeko. Bat “Ayudaterreta” eta bestea “Ajudadana” deitzen dira. Lehenengoa mapa bat da eta bertan non lagundu, zer behar duten, etab. agertzen da. Bigarrenean, atal esberdinak daude laguntza eskatzeko eta laguntza eskaintzeko.
Gobernuak ere asko lagundu zuen. Suhiltzaile, polizia eta soldadu asko bidali zituzten ahal zuten guztian laguntzeko. Suhiltzaileek harrapatuta zeuden pertsonak erreskatatu zituzten, poliziak dena antolatu zuen seguru egon zedin, eta soldaduek garbitzen eta beharrezko gauzak eramaten lagundu zuten. Gainera, gobernuak diru asko eman zuen etxeak, errepideak eta ekaitzak hautsi zituen beste gauza batzuk konpontzeko.
Mundu guztiak elkarrekin lan egin zuen, eta, horren ondorioz, kaltetuak hobeto sentitzen hasi ziren, eta galdu zutena berreraiki zuten.