Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Quercus coccifera

Abaritza edo Quercus coccifera zuhaixka espezie bat da, haritz mota bat, Mediterraneotik datorrena.

Quercus generoko zuhaitz asko daude Euskal Herrian (haritza, artea...). Espezie honen coccifera izenak "baiak dituena" esan nahi du. Beraz, baiak edo fruituak dituen zuhaixka bat da.

Zuhaixka txikia da, bi metro neurtzen dituena gutxi gora-behera. Oinarritik adar ugari ateratzen zaizkio, eta horiek elkarren artean gurutzatu egiten dira. Adarrak grisak dira.

Hosto txandakatuak ditu, kolore berde bizikoak. Gogorrak, obalo formakoak, luzeak eta distiratsuak dira, eta batzuetan hortz zorrotzak izaten dituzte.

Fruitua ezkurra da, eta txapelean arantzak ditu. Hasieran berde kolorekoa izaten da, eta heldu ahala marroi-gorrixka kolorea hartzen du.

Gune lehor eta eguzkitsuetan hazten da, karezko lurretan batez ere. Mediterraneotik datorrenez, udako lehorteak atsegin ditu.

Itsas ertzeko labar eta haizelekutan ere hazten da.

Euskal Herrian, Arabako Errioxan eta Nafarroako Erriberan agertzen da.

Ezkurrak (fruitua) hurrengo urteko udazkenean hazten dira.

Urt. Ots. Mar. Api. Mai. Eka. Uzt. Abu. Ira. Urr. Aza. Abe.
Lorea
Fruitua
   Ba al dakizu   
Espainiako hainbat tokitan "Chaparro" deitzen zaio. Euskaratik datorren izena da eta "txikia" esan nahi du.