Edukira joan

Adimen-urritasuna duten kirolariak

Adimen-urritasuna nahasmendu bat da, pertsona bati pentsatzeko, ikasteko eta eguneroko jarduerak egiteko gaitasunean eragiten diona. Haurtzaroan hasten da. Gauzak ulertzeko edo eguneroko beharrei arreta eskaintzeko zailtasuna eragiten du, jateko, janzteko edo besteekin hitz egiteko, adibidez.

Lehenago “adimen-atzeratasun” gisako terminoak erabiltzen ziren. Orain, aldiz, “adimen-urritasun” terminoa erabiltzen dugu, zehatzagoa eta errespetu gehiagokoa delako.

Medikuek nola dakite norbaitek adimen-urritasun bat duela?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona batek adimen-urritasun bat duen edo ez jakiteko, medikuek koefiziente intelektuala edo adimen-koziente deitzen den proba baten bidez ebaluatzen dute. Koefiziente intelektualaren bitartez neurtzen da zernolako gaitasuna duen pertsona batek jarduera jakin batzuk egiteko eta arazoak konpontzeko. Gainera, pertsona horren oroimen-gaitasuna zein den ere neurtzen du. Koefiziente intelektualaren batez besteko puntuazioa 100 da. Norbaitek 70tik beherako puntuazioa lortzen badu, baliteke adimen-urritasuna izatea.

Orain, pertsona batek eguneroko jarduerak egiteko duen gaitasunean ere arreta jartzen dute medikuek. Adibidez, bere kasa jantzi daiteke, dirua erabili edo besteekin hitz egin? Gauza horiek medikuei laguntzen diete, horrela jakiten dutelako zenbateko laguntza behar duen pertsona horrek bere bizitzan.      

Medikuek hiru aspektu nagusitan jartzen dute arreta adimen-urritasuna diagnostikatzeko:

  • Koefiziente intelektuala (normalean 70tik beherakoa izaten da).
  • Eguneroko bizitzarako gaitasunak (janzteko edo hitz egiteko arazoak izatea, adibidez).
  • Arazo horiek 18 urte bete baino lehenago agertu behar dira.

Adimen-urritasunaren mailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adimen-urritasunean, hainbat maila daude, pertsonak behar duen laguntzaren arabera:

  1. Arina: adimen-urritasun arina duten pertsonek gauzak ikasi eta jarduera gehienak beren kabuz egin ditzakete. Hala ere, laguntza behar dute jarduera berriak egiteko. Laguntza behar dute aldaketa handiak gertatzen direnean ere. Adimen-kozientea 53 eta 70 artekoa izan ohi dute.
  2. Moderatua: urritasun moderatua duten pertsonek beren burua zaindu dezakete, bai eta zeregin errazak egin ere. Hala ere, babes edo laguntza gehiago behar dute eguneroko bizitzan, eta zenbait kasutan egoitza batean egotea komeni zaie, adibidez. Haien koefiziente intelektuala 36 eta 52 artekoa izan ohi da.
  3. Larria: desgaitasun gogorra duten pertsonek laguntza asko behar izaten dute. Oinarrizko errutinak ikas ditzakete, baina uneoro laguntza behar dute. Adimen-kozientea 20 eta 35 artekoa izaten da.
  4. Handia: urritasun handia duten pertsonek denetarako laguntza behar izaten dute; adibidez, jateko, janzteko eta beren burua zaintzeko. Komunikazio oso mugatua dute eta arazo fisikoak ere izan ditzakete. Koefiziente intelektuala 20tik beherakoa izaten da.

Adimen-urritasuna zergatik agertzen da?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adimen-urritasuna arrazoi askorengatik gerta liteke. Kasu batzuetan, jaiotzaren aurretik gertatzen diren arazoak izaten dira: gaixotasun genetikoak (Downen sindromea, adibidez) edo infekzioak (meningitisa, esaterako). Beste batzuk erditzean gertatzen dira; adibidez, arnasa hartzeko arazoak daudenean. Beste kausak substantzia kimiko toxikoak izan daitezke, garuneko lesioak edo elikadura eskasa.

Desgaitasun arina duten pertsona batzuen kasuan, izan daiteke kausa zehatzik ez egotea. Baina zenbaitetan erlazionatuta egoten da etxean estimulu gutxi edo babes gutxi egotearekin.

Nola lagundu adimen-urritasuna duten pertsonei?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraganean, adimen-urritasuna zuten pertsonek ez zuten laguntza asko izaten. Gaur egun, arreta medikua jasotzen dute, hezkuntza berezia, lanerako prestakuntza eta beste babes mota batzuk. Adimen-urritasuna duten pertsona asko independienteak izan daitezke eta lan egiten dute, baina prestakuntza eta laguntza bereziak behar dituzte.

Adimen-urritasun larria dutenek uneoro arreta medikua eskaintzen duten lekuetan bizi beharra dute, talde-etxeetan esaterako. Etxe horiek familia-giroa sortzen dute, bertan bizi direnak eroso eta zainduak senti daitezen.

Eskolatuak diren umeentzat, hezkuntza berezia garrantzitsua da ondo ikasteko. Integrazioa honela egiten da: hezkuntza berezia behar duten haurrak ohiko geletan jartzen dira beste haurrekin batera ikas dezaten. Ideia ona da, baina oso zaila ere bai. Ez da soilik gela berean egon behar izatea, beste haurrek ere onartu behar dituzte. Gainera, taldearen parte direla sentitu behar dute.

Adimen-urritasuna saihestu daiteke?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desgaitasun intelektualen diagnostikoan aurrerapen asko gertatu dira, eta baita horietako batzuen prebentzioan ere. Adibidez, medikuek Downen sindromea haurra jaio aurretik antzeman dezakete, amniozentesi izeneko prozedurari esker. Medikuek amaren eta haurraren arteko odoleko arazoak ere antzematen dituzte.

Desgaitasun intelektualak (gurasoengandik haurrengana pasatzen da), aholkularitza genetikoak familiari arriskuak ulertzen laguntzen dio. Komenigarria izaten da haurdunaldian beharko diren zainketak gurasoei irakastea, desgaitasun intelektuala eragin dezaketen arazoei aurre hartzeko.