Txikipedia:Afganistango gerra (1979-1989)

Afganistango Gerra[1] (1979-1989) gerra zibil bat izan zen, gerra Hotzaren bitartean gertatu zena. Gatazka Kabulen (Afganistan) hasi zen, 1979an. Afganoen eta Muyahidineen artean izan zen gerra. Afganistanek Sobietar Batasunaren laguntza eduki zuen eta beste talde anti-komunista batzuek Estatu Batuaren laguntza eduki zuten. Talde anti-komunisten artean garrantzitsuenak Muyahidineak izan ziren, Muhhamed Bakt zen bere liderra. Gerra horretan 13.000 soldadu baino gehiago hil ziren.
Nola gertatu zen?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gerra 1979 hasi zen, USSRen laguntzarekin herrialdeko indar komunistek estatu kolpea eman eta Mohammed Daoud presidentearen gobernua botatzen saiatu zirenean.
Sobietar tropen erretiratzea Afganistandik 1988ko maiatzaren 15ean hasi eta 1989ko otsailaren 15ean amaitu zen, Boris Grómov koronel jeneralaren gidaritzapean, Afganistango Errepublika Demokratikoaren azken biziraupen aldian, antisobietarrak ziren fakzio muyahidinen hazkundeagatik.
Zer gertatu da gero?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hainbat hamarkadatako gatazkaren ondoren, Afganistanen bizi diren pertsona mordo bat pobrezia-egoeran bizi dira eta gosea pairatzen dute. Egoera korapilatu egiten da ekonomia kolapsatu batekin, herrialdea sarritan astintzen duten hondamendi naturalekin eta giza eskubideen urraketa orokorrarekin, batez ere emakumeen eta nesken kaltetan.
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Guerra de Afganistán (1978-1992)» https://humanidades.com/ (kontsulta data: 2025-03-28).