Edukira joan

Txikipedia:Ager Vasconum

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ager Vasconum antzinako Erromatar garaiko izen bat da, Nafarroako hegoaldeko eta Erriberako lautadak izendatzeko erabiltzen zena. Euskal herritarren (Vasconum) lurralde irekia (ager) esan nahi du.

Erromatarrak iritsi zirenean, Baskoien lurrak bitan zatitu ziren:

  • Ager Vasconum: isurialde mediterraneoak hartzen zuen lurraldea zen. Lur horiek erromatarrek lantzen zituzten nekazaritzarako eta, ardoa, garia eta olioa lantzeko egokiak ziren. Lur horiei esker, nekazaritzan aurrerapausu handiak eman ziren, izan ere.
  • Saltus Vasconum: isurialde atlantikoa hartzen zuen lurraldea zen. Lurralde hau menditsuagoa zen eta basoz betea zegoen. Erromanizazioari askoz gehiago eutsi zion.
Pompaelo hiria.

Pompaelo (gaur egungo Iruñea) erromatarrek sortu zuten K.a. I. mendearen inguruan, Ager Vasconum-eko bihotzean. Hiri txiki baina estrategikoa zen; errepideen bidegurutze batean zegoen, merkataritza eta soldaduen mugimendua errazteko. Hasieran gotorleku militarra izan zen, baina gero pixkanaka nekazaritza, artisautza eta merkataritzarako hiria bihurtu zen.

Beste hiri batzuk:

Andelos (Mendigorria inguruan): ura biltzeko sistema bikain bat zuen, erromatar ingeniaritzaren adibide ederra.

Graccurris (gaurko Alfaro inguruan): lehenbiziko hiri erromatartuetako bat, Ebro ibai ondoko kokapena aprobetxatuz.[1]

Calagurris (gaur egungo Calahorra): hiri handi eta garrantzitsua, jurisprudentzia eta kultura erromatarrean oso aurreratua. [2]

  1. ↑ Erromanizazioa euskal lurraldeetan – Infogunea. 2013-10-21 (kontsulta data: 2025-04-28).
  2. ↑ Ager Vasconum. 2023-12-24 (kontsulta data: 2025-04-28).