Txikipedia:Agnez Mo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Agnes Monica Muljoto, Agnez Mo ezizenarekin ezagututa, Jakartan jaio zen, Indonesiako hiruburuan, Java uhartean hain zuzen ere. 1986ko Uztailaren 1ean.

Agnez Mo saria eskuetan
Agnez Mo saria eskuetan

Gaur egun Indonesiako aberatsena da, 16 milioi dolar dituelarik. [1]

Nor da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agnes Monica, ahots sopranoa duen pop-abeslari, aktore eta produktore bat da. Eta gainera, Asiako drogaren aurkako, eta giza trafikoaren aurkako MTV EXIT-en enbaxadorea ere bada.

Hainbat musika generotan egin du lan; hauen artean: Pop-a, R&B-a, “Dance”-a, Pop urbaniarra, Jazz-a, Rock-a eta Hip Hop-a. Eta horrez gain, pianoa ere jotzen du.[1]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agnes Monicak, 3 disko grabatu ditu:

Lehenengoa, 2003.urtean atera zuen, “And the Story Goes” izenburuarekin. Eta hau, oso arrakastatsua izan zen.

Bigarrena, 2005. urtean atera zuen; “Whaddup A..” izenekoa. Eta disko hau, Keith Martin abeslari Britaniarraren laguntzaz egin zuen.

Azkenik, Agnesen hirugarren diskoak, “Sacredly Agnezious” izena du. Eta 2009.urtean egina dago.[1]

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agnesek, hainbat lorpen handi ditu: hasteko, 17 Anugerah Musik Indonesia sari, 8 Panasonic Sari, 5 Nickelodeon “Indonesia Kids Choice” sari eta 4 MTV Indonesia sari.

Horretaz gain, bi urte jarraiez (2008 eta 2009. urteetan), Asiako abesti jaieko saria irabazi zuen. Geroago, 2010.urtean, “Indonesian Idol” talentu leihaketako epaile bezala aukeratu zuten. Eta hori gutxi balitz, Musika Sari Amerikarren “alfonbra gorriko” anfitrioietako bat izan zen.

Eta hori guztiagatik, Asiako artistarik onenaren saria eskuratu zuen: Indonesian sari gehien irabazi dituen abeslarian bihurtuz.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Agnez Mo. 2019-01-27 (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).