Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
2.039
ğŸ”Ž
Azalera
55,27 km²
🌄
Altuera
📷
Argazkiak
ikusi
Aia gipuzkoa.jpg

Aia Gipuzkoako udalerri bat da. 2.083 biztanle ditu.

Udaletxea

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzo hauek ditu: Altzola, Andatza, Arrutiegia, Etxetaballa, Iruretaegia, Kurpidea, Laurgain, Olaskoegia, Santio Erreka, Urdaneta eta herrigunea.

Iturriotz benta

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altxerri koban historiaurreko pinturak agertu dira.

1025ean aipatu zen lehen aldiz Aia dokumentu idatzi batean.

1563ra arte Aiak eta Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilek alkate bakarra zuten.

Laurgain auzoa XX. mende hasieran

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an Aiak 1.998 biztanle zituen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko hauteskundeen ondorioz, Nekane Manterola izendatu zuten alkate.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritar gehienak euskaldunak dira (%88 baino gehiago).

San Esteban eliza, Serorategia eta Erreroenea

Eraikin garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Esteban eliza.
  • Iturriotz benta zaharra. XVI. mendeko baserria.
  • Serorategi. 1734koa.
  • Erreroenea. 1774koa.
  • Gilisastienea. XVII. mendekoa.
  • Ostatu Berri. 1735ekoa.
  • Garagorrienea. 1735ekoa.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]