Itxura
| 👶 Jaiotza 1969ko urtarrilaren 14a Zarautz |
🔨 Lanbidea aktore |
📷 |

Ainhoa Alberdi (Zarautz, 1969ko urtarrilaren 14a - ) euskal aktorea da. Psikologian lizentziatua da, psikoterapeuta teknika bioenergetiko eta gestaltikoetan. Bi seme-alaba ditu. Zuzendari lanetan ere aritu da Gernikaren heriotza, Txikago kluba (kale antzerkia), Marmarrak (bakarrizketa)… eta beste hainbat obratan. Zarauzko Alproja taldeko kide da 1995. urtetik, baita kalerki jaialdiaren antolatzaile ere. Antzerki ikastaroak eta espresio tailerrak ematen dizkie haurrei, gazte eta helduei.