Txikipedia:Akerra (Altsasuko ihauteriak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Akerra akelarrearen hasieran

Akerra Altsasuko inauterietako pertsonai ezagun bat da. Hain zuzen ere, inauterietako pertsonairik garrantzitsuena da. Animalia baten itxura hartzen duen gizaki bat da eta bere presentzia soilik inauterietan izaten dugun arren, oso presente dago altsasutarren bizitzetan. Aipatzekoa da, akerrak sorginekin duen erlazioa. Beti, beraiez inguraturik azaltzen baita gugana.

Nondik dator? [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uste da, Akerra antzinako Jainko bat zela, abereen babeslea. Akerraren inguruko gurtza hau gainera Europako beste zenbait lekuetan ere eman da. Akerra honen inguruko zenbait sinesmenek gaur egun arte iraun dute.

Nondik dator izena?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akerra, Akerbeltz pertsonai mitologikotik dator, Aker beltzak oso preziatuak izan dira Aragoian eta Euskal Pirinioetan, Akerra eta Akerbeltz oso konparatuak izan dira.

Zer egiten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inauterietan, Akerra pertsonai garrantzitsuena da normaletan, Altsasun, momotxorroekin batera joaten da eta inauteriko nagusia da, trailer batean doa.

Janzkera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akerra, ardi baten azalarekin egindako maskara bat dauka aurpegian adar haundiekin, gorputza ardi beltz baten azalarekin inguratuta dauka eta mahon prakak eramaten ditu, gainera makil bat eramaten du, aker baten buru batekin eta eskuak animalien odolarekin bustitzen da.