Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Joan itsasontziaren erreplika

Albaola Itsas Kultur Faktoria Gipuzkoako Pasai San Pedron dagoen museo berezi bat da. Bertan, Albaola Elkartea XVI. mendeko San Joan izeneko euskal itsasontzi zahar baten erreplika bat eraikitzen ari da, garaiko materialak eta teknikak erabiliz. Proiektua UNESCOk babesa irabazi zuen 2015ean. Museoa 2014an ireki zen eta lehendabiziko lau urteetan 200.000 biztanle izan zituen.[1]

San Juan baleontzia duela mende asko hondoratu zen Ternuan, gaur egungo Kanadan. Haren hondakinak XX. mendean aurkitu ziren, eta, horri esker, Amerikan baleak eta bakailaoa arrantzatzen zituzten euskal ontziak nolakoak ziren aztertu ahal izan zen. Arrantzale euskaldunen kokagune handienetako bat Red Bay izeneko tokian egon zen.[2]

Albaola Elkartea 1997an sortu zuen Xabier Agotek, AEBetan eraikitako XIX. mendeko arrantzarako euskal traineru bati esker. Trainerua Euskal Herrira ekarri eta ikusgai jarri zuten hainbat tokitan; geroago, trainerua gordetzeko leku bat aurkitu behar zelako sortu zuten elkartea.

Euskal baleazaleen txalupa baten hondakinak Red Bay museoan

Albaola museoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, bertako museoan antzinako itsasontziak nola eraikitzen diren erakusten da. Asteartetik igandera egoten da zabalik, eta informazioa hainbat hizkuntzatan eskaintzen du, baita telefono mugikorrean entzuteko ere.

Museoan hiru espazio bisitatu daitezke: San Joan itsasontziaren erreplika, euskal baleazaleen historiaren erakusketa, eta arotzen lantegia.

San Joan baleontziaren erreplika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an, Red Bayko euskal balea-portu zaharra Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk. Urte horretan bertan hasi zen Pasaian San Joan itsasontziaren erreplika bat eraikitzen, antzinako tresnak eta teknikak erabiliz. Helburua, itsasontzia eraikitzeaz gain, lanbide tradizionalak berreskuratzea zen, hala nola itsas zurgintza edo soken fabrikazioa.

Itsasontzia egiteko, Sakanan eta Zerainen bereziki landutako haritzen zura erabili zen. Haritzak metodo tradizionalekin moztu ziren, eta 2014an gila eraiki zen, itsasontziaren oinarria. Hasieran, ontzia 2016an prest egongo zela uste zen, baina atzerapenak egon ziren diru faltagatik eta zailtasun teknikoengatik.

Albaola Faktoria museo bihurtu zen bisitariek eraikuntza-prozesua zuzenean ikusteko. 2017an Aprendiztegi programa sortu zen, ontzigintza tradizionala irakasteko. COVID-19 pandemia Euskal Herrian gorabehera, 2022an itsasontziak bere azken forma hartu zuen.

Euskal baleazaleen erakusketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoko erakusketa honetan, XVI. mendearen inguruan Euskal Herrian nola bizi zen erakusten da, San Joan baleontziarekin harremana zuten jarduera ekonomikoen eskutik. Bertan ikus daiteke, esate baterako, baleontziak nola eraikitzen zituzten, nondik lortzen zituzten lehengaiak (zura, belak, sokak, bikea (zura iragazkaitz bihurtzeko likidoa), zer eramaten zuten bidaia luze horietan jan eta edateko, nola janzten ziren, zer tresna eta lanabes erabiltzen zituzten, etab.

Arotzen lantegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lantegi honetan, baleontziaren erreplika eraikitzeko behar diren zurezko pieza guztiak prestatzen dira jendaurrean, beti ere garai hartako teknikak eta materialak erabiliz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Albaola Itsas Kultur Faktoria» Euskarazko Wikipedia 2022-03-06 (kontsulta data: 2025-07-04).
  2. Albaola Itsas Kultur Erakundea. 2022-09-25 (kontsulta data: 2023-03-02).