Wikipedia, Entziklopedia askea

Aleman

Alemana munduan
     Hizkuntza ofiziala      Oso mintzatua eta ulertua eta/edo hizkuntza nazionala      Eskualde mailan mintzatua

Alemana Europan hitz egiten den hizkuntza bat da; zehazki, Alemania osoan, Austrian eta Liechtensteinen hitz egiten den hizkuntza ofiziala da; Suitza, Luxenburgo, Frantzia, Danimarka eta Italiako eremu batzuetan ere hitz egiten da. Mundu osoan, alemana ia 100 milioi pertsonaren lehen hizkuntza da. Bestalde, Europan bertan hiztun gehien dituen hizkuntza europarra da.

Alemana germaniar hizkuntza bat da; hau da, antzinako tribu germaniarren hizkuntzan oinarriturik sortu zen. Ingelesa, nederlandera, islandiera eta hizkuntza eskandinaviarrak ere badira hizkuntza germaniarrak; horregatik, haien artean antzekotasun asko dituzte, hizkuntza ezberdinak diren arren.

   Ba al dakizu   
Alemana ala alemaniera?

Euskaltzaindiaren Hiztegiari jarraituz, aleman hitza da erabili behar duguna.

Alemanak bi forma ezberdin ditu:

  • Goi alemana: Alemaniako erdialdean eta hegoaldean hitz egiten dena.
  • Behe alemana: Alemaniako iparraldean hitz egiten dena.

Gaur egun, goi alemana da forma erabiliena; aleman estandarra da, gainera; hau da, eskoletan eta komunikabideetan erabiltzen dena da, bai eta jende gehienak idazteko erabiltzen duena ere.

Dena dela, alemaniarrek modu pixka bat ezberdinean hitz egiten dute toki bakoitzean. Hizkera ezberdin mota horiek dialekto deitzen dira, batzuetan oso ezberdinak dira haien artean, eta beti ez dira errazak elkar ulertzeko.

Historia pixka bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gutxi dakigu antzinako tribu germaniarren hizkuntzari buruz; hori hala da, antzinako tribu horiek ez zutelako beren hizkuntzen idatzizko testigantzarik utzi. Aurrerago, Erdi Aroan, Europa osoan idazten zen gehiena latinez idazten zen, eta ez zen ia inoiz alemanez idazten. Gaur egun dugun testurik zaharrena VIII. mendekoa da. Garai horretan, antzinako alemana deitzen den forma hitz egiten zen. XI. mendetik aurrera, aleman modernoa hasi zen gutxinaka garatzen; gaur egun hitz egiten den alemanaren oso atzekoa zen.

Entzun nahi aleman pixka bat?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo honetan entzun dezakezu alemana:

Alemana
Nola esaten da?

Zenbakiak[aldatu iturburu kodea]

eins
zwei
drei File:De-drei.ogg]]
vier
fünf
sechs
sieben
acht
neun
zehn
(ein) hundert
(ein) tausend

Esaldi erabilgarriak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo!: hallo
Zer moduz?: Wie geht’s?
Ondo, eskerrik asko: Danke, gut.
Nola duzu izena? Wie heißt du? / Wie heißen Sie ?
Mesedez: bitte
Bai: ja
Ez: nein
Aio: auf Wiedersehen
Egun on guten tag
Arratsalde on guten Abend
Gabon guten Abend
Gero arte wir sehen uns später!
Maite zaitut ich liebe dich