Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
41.058.792
🔎
Azalera
540.858 km²
🏙️
Hiriburua
Berlin
📷
Argazkiak
ikusi
Alemaniar Inperioa, haren koloniekin.

Alemaniar inperioa esaten zitzaion Alemaniari 1871-1918 bitartean, hau da, Lehenengo Mundu Gerraren bukaera arte, enperadore bat izan baitzuen garai horretan.

Hainbat estatu federatuk osatzen zuten orduko Alemania. Haien artean Prusia zen nabarmenki handiena: aleman guztietatik bi heren bizi ziren Prusian. Gainera, Prusiako erregea izaten zen automatikoki Alemaniako enperadore. Bavaria, Saxonia eta beste 20 bat estatu federatuk osatzen zuten Alemania.

Enperadoreak gobernuburua izendatzen zuen, Kantziler inperiala. 1890 arte Otto von Bismarck izan zen. Hala ere, legeen ardura zuen parlamentu bat zegoen, Reichstag izenekoa. Horrekin batera Bundesrat delakoa zegoen, estatu federalen ordezkaria zen instituzioa.

Inperio garaian, industrializazio handia egon zen Alemanian. Pertsona asko landaguneetatik hirietara joan ziren, fabrika handietan lan egiteko.

Nola sortu zen?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inperioaren armarria.

Alemania denbora luzez osatu zuten Alemaniako Konfederazioan elkartu ziren estatu autonomoek. Austria eta Prusia estatuak norgehiagoko ibiltzen ziren agindua izateagatik. Horrela, 1866an gerra ere izan zuten, Alemaniako Gerra.

Prusiak irabazi zuen gerra eta Alemaniako Iparraldeko Konfederazioa izena zuen estatu federala ezarri zuen. Geroago Frantziaren aurkako gerra egon zen. Hegoaldeko alemaniar estatuek bat egin zuten Alemaniako Iparraldeko Konfederazioarekin. Izen berria eman zitzaion: Alemaniar inperioa. Ordutik, Prusiako erregea Alemaniako enperadore edo kaiserra izango zen.

Zer tamaina zuen?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Alemania ez diren lurralde askok osatzen zuten inperioa. Alemaniak lurralde asko galdu zituen ekialdean, eta Poloniaren eta beste zenbait herrialderen esku geratu ziren, Prusiako probintziak batez ere, Ekialdeko Prusia edo Silesia, adibidez.

Alsazia-Lorrena Frantzia zen, Alemaniak Frantziaren aurkako gerran (1870-1871) konkistatu eta bereganatu aurretik. Bertako biztanleek alemaniera hitz egiten zuten arren, ez zuten ezinbestez Alemaniaren parte izan nahi.  

Bestetik, garai horretan koloniak zituen Alemaniak, bereziki Afrikan. Geroago, Asiako zenbati lurralde ere bereganatu zituen, Txinako Tsingtao, esaterako. Bitartean, kolonietako biztanleak matxinatzen baziren ere, bortizki zapaltzen zituzten; biztanleek ez zuten apenas eskubiderik.

Nola amaitu zen?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1914an Lehen Mundu Gerra hasi zen. Alemaniar agintariek gerran sartzea erabaki zuten, beste herrialdeak indartsuagoak egingo zirela beldur baitziren. Lau urte geroago, argi geratu zen Alemaniak ezingo zuela gerra irabazi, matxinadak zeuden eta herria gose zen.

1918ko azaroaren 9an, Reich-eko kantzillerra beldur zen Errusian iraultza komunista egongo zela. Kaiserrak tronua uztera behartuta ikusi zuen bere burua, alemaniar inperioa desagertu zen eta Alemania errepublika bat bihurtu zen, Weimarko Errepublika. Estatuburua ez zen enperadorea, presidente edo kantzilerra baizik. Gauza asko aldatu ziren, baina Weimarko Errepublika oraindik ere inperioaren jarraipena zen. Gerran eragindako kalteak ordaintzeko zorrak ordaintzera behartu zuten Lehenengo Mundu Gerrako garaileek.