Txikipedia:Aljeria

Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
41.318.142
🔎
Azalera
2.381.741 km²
🏙️
Hiriburua
Aljer
📷
Argazkiak
ikusi
Aljeriako bandera

Aljeria Afrika iparraldeko estatu bat da.

Mediterraneoaren kostaldean dago, 2.381.741 kilometro koadro ditu eta 2018an 42 milioi biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tassili n'Ajjer mendigunea

Ipar-mendebaldean Tell-eko Atlas mendiak ditu. Hegoalderago goi ordokia eta Saharako Atlas mendiak ditu. Mendi hauetatik hegoaldera Saharako basamortua zabaltzen da, eta herrialdearen azaleraren lau bosten hartzen ditu.

Ibai nagusia Xelif da, eta 725 kilometroko luzera du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar aztarnak, Djemilan

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela milaka urte berbere zibilizazio bat ezarri zen Aljeriako lurretan.

K.a. 1000 urte inguruan feniziarrek hiriak sortu zituzten kostaldean, eta K.a. VI. mendean hiri horiek Kartagoren esku geratu ziren. Barrualdeko lurrak, aldiz, numidiarren esku egon ziren (erresuma berbere bat zen).

K.a. I. mendean erromatarrek konkistatu zituzten kostaldeko lurrak.

Mansourah-ko meskita, XIV. mendekoa

Arabiarren konkista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VIII. mende hasieran arabiarrek konkistatu zituzten berbereen lurrak, eta hauek islamera bihurtu ziren.

Otomandarren konkista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1554an Aljeriako lurrak otomandarren esku geratu ziren.

Alger hiria

Frantsesen konkista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendeko lehen erdian frantsesek Aljeria konkistatu zuten.

1962an lortu zuen Aljeriak independentzia.

Oran hiria

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an 42 milioi biztanle zituen Aljeriak. Biztanleen gehiengoa kostaldean bizi da.

Biztanleen %14-23k amazigera du ama hizkuntza. Besteek, arabiera.

Erlijio ofiziala islama da.