Txikipedia:Almidoi
Almidoia landareek energia gordetzeko egiten duten karbohidrato mota bat da, hazteko erregai-iturri gisa jokatzen duena. Substantzia zuri eta hauts-formakoa da. Gizakiok almidoizko elikagaiak jaten ditugunean, gure gorputzak glukosa bihurtzen ditu, eta normalean jolasteko eta pentsatzeko energia ematen du.

ZEIN ELIKAGAIETAN DAGO
- Tuberkuluak (patatak, mandioka, batata),
- Zerealak (arroza, garia, oloa, artoa)
- Lekaleak (dilistak, txitxirioak, babarrunak).
- Platano berdeetan eta eratorritako produktuetan ere aurkitzen da, hala nola irinetan eta pastan.
ERABILERA
Elikagaietatik kanpo, almidoia papergintzan erabiltzen da batez ere. Folioak almidoiari esker leunagoa, gogorragoa, zuriagoa eta distiratsuagoa da, eta inprimaketaren ezaugarriak hobetzen ditu.
Landare-almidoia urarekin nahastuz prestatutako likidoa da arropa-almidoia eta arropa garbitzeko erabiltzen da.
NONDIK DATORREN BERE IZENA
Almidoi hitza grezierazko ámylon hitzetik dator, "ez ehotua" edo "ehotu gabea" esan nahi duena. Heleniar erro honek garitik almidoia lortzeko modu bati egiten dio erreferentzia, alea ehotu gabe bustiz, geroago latinezko amylum eta latinezko berantiar amidum hitzetara igaroz, gaztelaniaz arabierazko al- artikuluaren eraginez eboluzionatuz.
FORMULA

Almidoiaren formula orokorra (C₆H₁₀O₅) da, glukosa unitate askoren (C₆H₁₂O₆) batasunak sortutako polisakaridoa (hainbat monosakaridoz osatutako polimeroak) baita. Bi polimeroz (molekula handiek osatutako substantzia) osatuta dago, amilosa (glukosa unitatez egindako polimeroa) (lineala) eta amilopektina (glukosa unitatez egindako polimeroa) (adarratua), eta bere formula molekular zehatza polimerizazio mailaren arabera aldatzen da (n unitate kopurua).